Aste Santuko egunetan aldaketak izango dira udal zerbitzu eta ekipamenduetan
Jendeari arreta emateko ordutegiek aldaketak izango dituzte datozen egunetan.
Irungo Udalak jakinarazi du Aste Santuko egunetan aldaketak izango direla udal zerbitzu eta ekipamendu batzuetan.
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua itxita egongo da hilaren 6tik 10era (bi egunak barne). 010 zerbitzua ere itxiko dute, jai egunetan (hilaren 6, 7 eta 10). Hilaren 8an ohiko ordutegia berreskuratuko du (8:30-13:30).
Kiroldegiek ere aldaketak izango dituzte ordutegian. Hilaren 6tik 10era Azken Portu eta Artaleku goizez irekiko dute, baina ez dute bertan ikastarorik emango. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian egongo dira zabalik.
CBA eta Igazte ere itxiko dituzte, hilaren 6tik 10era hain zuzen.
Menchu Gal aretoak ere ordutegi berezia izango du ostiraletik hilaren 14ra bitarte. Hemen kontsulta daiteke osorik. Via Irun erakusketa ere hilaren 6tik 10era itxiko dutela aurreratu du udalak. Gainontzeko egunetan, astelehenean izan ezik, 17:00etatik 19:00etara zabalduko dute, eta larunbat eta igandean 11:00etatik 13:00etara.