Aste Santu oparoa aurreikusi du Bidasoa Bizirikek
Agentziaren arabera, Irun eta Hondarribiko hotelen ia %100a beteko da Aste Santuko oporraldi honetan, bereziki ostiral eta larunbat honetan.
Jende uholdea izan da Hondarribian, eta bisita gidatuak bete egin dira Bidasoa Biziriken arabera, Irun eta Hondarribiko hotelen okupazioaren ia %100a beteko da Aste Santuko oporraldi honetan. Eskualdeko hotelek eta ostalariek hala aurreikusi dutela dio agentziak. “Ez ditugu hotelak okupazioaren %100ean, baina aurreikuspena da bereziki ostiral eta larunbatean betetzea”, dio Atalaia hoteleko Maria Candela Fernandezek. Hondarribiko Jauregui hoteleko Lorena Sanchez ere baikorra da, eta esan du egun okupazioaren %69ean daudela. Biek esan dute azken orduko erreserba asko izango direla aurreikusten dutela.
Aste Santurako agenda oparoa prestatu dute bi udalek. Hemen Irungo agenda kontsulta daiteke, eta hemen, Hondarribikoa.

