Frantziako Brest herriko ikasleei harrera beroa egin diete
Joan den ostiralean Lycée Amiral ikastetxeko bigarren hezkuntzako ikasle talde bat heldu zen herrira, Talaia Institutuarekin egindako truke programa baten barruan.
Frantziako Brest herriko Lycée Amiral Ronarc´h ikastetxeko bigarren hezkuntzako ikasleei harrera beroa egin die Hondarribiko Udalak, Txomin Sagarzazu eta ordezkaritza duten taldeen zinegotziak harrera horren buru izan direlarik. Joan den ostiralean heldu zen ikasle taldea, Talaia Institutuko ikasleekin egindako truke programa baten ondorioz.
Herria gertutik ezagutzen aritu dira gazteak. Hirigune historikoan zehar bisita gidatuak egin dituzte, eta herriaz gain, inguruko eta Euskal Herriko beste herri batzuetan izan dira.