Kreditu aldaketarako egindako zenbait proposamen onartu dizkiote PSE-EEri

160.000 euro inguruko proposamena egin dute sozialistek.

Apirileko osoko Bilkura Kreditu aldaketa bozkatzeko unea, atzoko plenoan

Gobernu taldeak aurkeztutako 12 milioi euroko kreditu aldaketarako zenbait proposamen egin ditu PSE-EEk, eta horietako batzuk jeltzaleek onartu dituztela jakinarazi dute. 160.000 euro inguruko proposamena egin dute sozialistek.

Ondorengoak dira EAJ taldeak onartutako proposamenak:

  • Alokabide barruan alokairurako laguntzak.
  • Herriaren irisgarritasunaren azterketa.
  • 1922tik 1935ra arteko akten hustea.
  • Liburuentzako kutxak jartzea herriko zenbait puntutan.
  • HS2 kirol inklusiborako furgoneta bat eskuratzea.
  • Autismoa duten pertsonei laguntzeko piktogramen seinaleztapen egokirako programa bat egitea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.