Joxemi Elduaien Eizagirrek Hondarribia AEko lehendakari izaten jarraituko du
Hondarribia Arraun Elkarteko presidente izendatu dute berriro, datozen lau urteetarako.
Hondarribia Arraun Elkarteko presidente izaten jarraituko du Joxemi Elduayen Eizagirrek. Elkarteko lehendakari izendatu berri baitu zuzendaritza batzordeak, datozen lau urteetan ere gidatuko du kluba.
Elduaien buru zen hautagai zerrenda bakarra aurkeztu da. Atzo eman zuten bukatutzat hauteskunde prozesua.