Memoria historikoa, ikastetxeetara
Txingudi, Eguzkitza eta Pio Barojako 430 ikaslek 1936ko gerrari nahiz nazien eraginari buruzkoak ikasiko dituzte, joko bidez.
Hiriaren memoria historikoarekin lotura duten gaiak ikasleekin lantzeko aisia iniziatibak antolatu ditu Irungo Udalak, Memoria Historikoko Bulegoaren bitartez. Santi Jimemez arloko ordezkariak adierazi du “proiektu aitzindarien” bitartez egingo dutela lanketa. DBH4ko ikasleek scape street batean parte hartuko dute adibidez, eta Pio Baroja BHIkoek, berriz, scape room-a izango dute euren esku gaian sakontzeko. Iaz hasiz iren memoriaren gaia lantzen ikastetxeetan, eta 2023an horri jarraipena eman nahi diote, 2022koak egoki joan zirelako.
DBH4ko scape street-ari dagokionez, Txingudi Ikastolako eta Eguzkitza Ikastetxekoek parte hartzen ari dira aste honetan, 181 lagun guztira. 1936ko gerrari eta frankismo garaiko hirian murgilduko dira, hainbat geldialdiz osatutako ibilbide bati esker; bidean hainbat arrasto jarraituko dituzte parte hartzaileek.
Pio Baroja BHIkoek, berriz, arrastoz eta asmakizunez jositako scape room-ari eutsiko diote hilaren 27ko astean, 250 ikaslek denera. Ihes gelek eskaintzen dituzten tankerako talde-jolasa izango da: nazien esparruet6ara eraman zituzten irundarren bizimodu latza ezagutuko dute aisia giroko jarduera horrekin.