Aurtengo TAO txartelak ordaintzeko epea, zabalik
Iaz txartelaren erabiltzaile izandako guztiei ordainagiriaren oharra bidali diete azken egunotan. Hilaren 31tik aurrera iazko txartelek ez du baliorik izango.
Hondarribiko Udalak jakinarazi du dagoeneko 2023ko TAO txartela erretiratzeko epea zabaldu dutela. Iaz txartelaren erabiltzaile izandako guztiei ordainagiriaren oharra bidali diete azken egunotan, bizilekuaren eta iazko eskaeraren araberakoa. Hala, hilaren 31tik aurrera iazko txartela horrek ez du baliorik izango.
Ordainketa gutunean agertzen diren banketxeetan ordaindu beharko da. Aurten, gainera, ordainagiria helbideratzeko aukera emango dute, udal bulegoetatik pasa beharra saihestuz.