Ababor Azokaren bigarren ekitaldiak Ficoba hartuko du asteburuan
40 enpresen erakusketa, 25 itsasontzitik gora, hitzaldi programa, lehiaketa eta zozketekin osatu dute hiru eguneko egitaraua.
Ababor Euskadiko Nautika Azokak ateak zabalduko ditu ostiraletik igandera bitartean Ficoban. Egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek hiru egunetarako, nabigatzea edo uretako kirolak maite dituzten pertsonak hiru pabiloietara biltzeko helburuarekin.Moto-nautika, elektronika eta osagarriak, zerbitzu nautikoak, segurtasun nautikoa eta klubak, arrantzarako osagarriak, turismo nautikoa, charterrak eta osagarriak ikusgai izango dituzte bertaratzen direnek bertaratuko diren 40 enpresa baino gehiagoren produktuak hartuko dituen erakusketan.
Erakusketarekin batera, hitzaldi eta mahai inguru programa osatu dute antolatzaileek, eta besteak beste, emakume nabigatzaileak, nabigatzen munduari bira eman dioten hainbesteren esperientziak, eta nabigazioarekin lotutako beste gai interesgarrien gainean ariko dira.
Jarduera berriak antolatu dituztela jakinarazi dute bestalde, antolatzaileek: eSailing Ababor 2023 eta Sasemar helikopteroaren ate irekien jardunaldia. Lehenengoaren barruan, bela txapelketa birtuala egingo dute; bigarrenean berriz, Itsas Salbamenduak aire flotan dituen 11 helikopteroetako bat bisitatzeko aukera izango da.
Horrekin batera, zozketa ugari egingo dituzte azokaren harira. Hilaren 27an izango dira horiek (astelehena) 12:00etan, azokan parte hartu duten bisitari guztien artean.
Egitarau osoa hemen klik eginda kontsulta daiteke.