Permakulturaz ariko dira ostegunean
Blagan elkarteak antolatuta, Mayi Lekuonak hitzaldia eskainiko du kultur etxean.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/03/frkkx1cxgaa12gs.jpg)
Blagan elkarteak hitzaldi interesgarria antolatu du ostegunerako (hilak 23). Kultur etxean bilduko dira herritarrak, 19:00etan, Mayi Lekuonaren hitzaldiaz gozatzeko.
Permakultura sistema eraginkorraz ariko da Lekuona. Diseinu ekologikoa, ingeniaritza ekologikoa eta ingurumen diseinua konbinatzen dituen sistema hau aztertu eta eztabaidatuko dute, luze. Trantsizio ekologikoa bezalako kontzeptuak izango dituzte hizpide.