Marlaxkakoek bi garaipen eskuratu dituzte etxean
Preferentera igotzeko eta lehenengo mailan mantentzeko play-offak jokatu zituzten atzo Marlaxkako B eta C taldeek.
Asteburu oparoa izan dute Marlaxkakoek. Bi garaipen poltsikoratu dituzte, etxean jokatu duten Gipuzkoako Ligan hain zuzen. Preferentera igotzeko play off-eko hirugarren eta lehenengo mailan mantentzeko play–offeko azken aurreko jardunaldiak jokatu zituzten atzo, etxean.
Preferentera igotzeko play-offean, etxeko taldeak Gros Eren kontra garaipena eskuratu zuen. Honi esker, sailkapeneko burura hurbildu dira berriro (laugarren postuan daude egun), eta azken jardunaldian erabakiko da nork eskuratuko duen preferentera igotzeko postu hori. Oraindik matematikoki igoera lortzeko aukerak ditu B taldeak.
Permanentzia eskuratzeko azken aurreko jardunaldia jokatu du asteburuan Marlaxkako C taldeak, etxean ere. Gros H taldea hartu dute mendean. Emaitza honekin, sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen dute hondarribiarrek.