Dena prest Eliz Musikaldiaren 39. ediziorako
Datozen bi asteburuetan lau koruk musika emanaldia eskainiko dute Kale Nagusiko parrokian. Saio guztiak doakoak izango dira.
Datozen bi asteburuetan Eliz Musikaldiaren 39. edizioak Kale Nagusiko parrokia hartuko du. Gaur aurkeztu dute aurtengoa, Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta Eskifaia Abesbatzako kideek.
Larunbatean (hilak 25) Astigarragako koru baten kontzertua izango dela iragarri dute eta igandean berriz, Angeluko (Lapurdi) batek musika emanaldia emango duela.
Hurrengo asteburuko larunbatean (apirilak 1) Iruñeko koru batek alaituko du parrokia; igandean, Eskifaiakoen txanda helduko da.
Saio guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango dela gogorarazi dute gaurko aurkezpenean.