Igandea, Itsaspeko Zinemaren argazki erakusketa ikusteko azken eguna
Aurtengo CIMASUB zikloko 24 argazki onenak ikusgai jarri dituzte Arma Plazan. Mundu osoko itsaspeko espezie harrigarrienak "modu bitxian" ikusteko aukera ematen du erakusketak.

Hilaren 23an abiatuko duten CIMASUB Hondarribiko Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren harira, argazki onenen erakusketa ikusgai jarri dute Arma Plazan. Igandea (hilak 19) izango da hau bisitatzeko azken eguna. Egunero ari dira zabaltzen, 10:00etatik 18:00etara. Igandean berriz, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute.
Antolatzaileen arabera, mundu osoko itsaspe ezberdinetan bizi diren espezie harrigarri eta erakargarrienak “modu bitxian” ikusteko aukera ematen du erakusketak. 24 argazki bildu dituzte guztira.