EH Bilduk herri programa diseinatzeko bilkura egingo du larunbatean
"Hondarribiak behar duen aldaketa diseinatzea" izango du helburu larunbateko bilkurak. "Herritik sortu eta herriari zuzendutako" programa osatu nahi dute.
Hondarribiko EH Bilduk bilkura egingo du datorren larunbatean (hilak 18), herri programa diseinatuko dute herritarrekin batera. “Hondarribiak behar duen aldaketa diseinatzea” izango du helburu etzikoak, finean, “herritik sortu eta herriari zuzendutako programa” osatuko dute.
“Larunbatean etorkizuneko Hondarribia irudikatuko dugu, hitzordu garrantzitsua daukagu etorkizuneko herria denon artean irudikatu eta alternatiba eraikitzen jarraitzeko. Aldaketa ekarriko duen noranzkoa finkatu eta markatuko dugu”, esan dute koalizio subiranistako iturriek.
10:00etan bilduko dira, Kultur Etxeko 103. gelan.