Arkaitz Rodriguezekin solasaldia egingo dute hondarribiarrek bihar
Egungo egoera eta koiuntura politikoaren errepasoa egingo du Sortuko idazkari nagusiak. Kultur Etxean bilduko dira.
Hondarribiko EH Bilduk antolatuta, hitzaldia eskainiko du bihar (asteazkena, hilak 15) Arkaitz Rodriguezek Sortuko idazkari nagusiak. Kultur Etxean bilduko dira, 103 gelan, 19:00etan.
Egungo egoera eta koiuntura politikoaren errepasoa egingo du Rodriguezek. Koalizioak hondaribiar guztiak gonbidatu ditu “zinez interesgarria izango den solasaldi honetara”.