Martxoaren 8ko erakunde adierazpena egin du Hondarribiko Udalak
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat konpromiso hartu dituzte, artean, Hondarribiko Udalean Berdintasun departamentu bat sortzea.
Gaur da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horren harira, Adierazpen instituzional bateratua egin dute Hondarribiko EAJk, Abotsanitzek eta PSE-EEk.
Lehenik mundu mailako egoera aztertu eta ondoren tokiko politiketan zentratu dira. Orokorrean emakumeen parte-hartzeak mugatua izaten jarraitzen duela azaldu dute “alderdi formaletako erabakiak hartzerakoan, besteak beste”. Zentzu horretan, Hondarribiko egoerari egokitutako konpromisoak hartzea eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko oinarri “sendoak” ezartzea lehentasunezkoa dela iritzi dute. Haatik, bost konpromiso hartu dituzte:
- Hasitako lana garatu eta desberdintasunak gainditzeko urrats sendoak ematea.
- Udal langile guztientzat gauzatzen diren ekimen eta politika guztietan genero ikuspegia txertatzeko prestakuntza martxan jartzea.
- Hondarribiko 2020-2023 emakume eta gizonen berdintasunaren I planaren ebaluazioa egitea.
- 2023an iraungiko den planari jarraipena emango dion plan berria sortzea, aurrekoaren ebaluazioaren ondorioetatik abiatuta.
- Berdintasun departamentu bat sortu eta Udaleko langileekin hornituko du.
Adierazpena osorik irakurtzeko lotura hemen.