Feministek mundu ez feminista honetan beste urte batez eskubideak aldarrikatzera irten direla salatu dute. Manifestazioaren amaieran, emakumeek alardean parte hartzeko aldarriak oihu handia izan du.
Zapi, jertse edota galtzerdi moreak jantzi; kartelak, bozgoragailuak eta pegatinak hartu eta Irunerantz hasi dute bidea; 'Martxan, emakumeen eskubideen alde'.
Emakumearen Etxea egi bihurtzeko lanetan aritu diren emakumeak elkartu dira gaur Istillaga plazan. Goizeko jardueren laburpen bideoa egin du HITZAk.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat konpromiso hartu dituzte, artean, Hondarribiko Udalean Berdintasun departamentu bat sortzea.
Elkarretaratzea egin dute San Juan plazan Irungo Udalak antolatuta. Udaletxean orain lantzen dabiltzan V.Berdintasun Plana onartzea urrun ikusten du Miren Etxebeste Berdintasun zinegotziak.
Emeki Emakume elkarteak urte osoko lanketa egin du Hondarribiko hiru ikastetxeetako ikasleekin. Kurtsoan zehar feminismoa zer den, Martxoak 8 eguna nondik datorren eta zer aldarrikatzen duen, eta gai horiek egunero lantzearen garrantziaren inguruan hausnartu dute.
Alokairuko 66 etxebizitza, 55 aparkaleku eta 260 metro koadroko merkataritza lokal bat eraikiko dituzte Presa I eremuan. Datozen hilabeteetan hasiko dira eraikitzen.
Pertsonen mugikortasuna baldintzatzen duten muga eta hormekin lotutako dokumentala ostiralean proiektatuko da Amaia KZn, 19:00etan.
San Juan plazan bilduko dira, 19:00etan, 'Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki' lelopean.
San Migel-Anaka kiroldegi berriaren "beharraren" eta Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdatzeaz mintzatu zen atzo Xabier Iridoy.
Epaimahaiarekin elkartu zen asteartean Irungo Udala, lau saridunak nor izango diren jakiteko. Ficoban egingo da sari banaketa, hilaren 22an, 18:30ean.
Artista, idazle edota ikerlari gizonen izen asko dituen kale izendegia dauka Artiak. Historiako emakumerenik ez dago inguru horretan.