Elkarretaratzea deitu du Itaiak gaurko

San Juan plazan bilduko dira, 19:00etan, 'Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki' lelopean.

Itaia Emakume Sozialisten Antolakundeak elkarretaratzea deitu du gaurko San Juan plazan, 19:00etan, Martxoaren 8aren harira.

‘Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki’ lelopean, “emakume langileen askapen erreala gauzatzeko gizarte sozialista eraikitzea beharrezko baldintza” dela azpimarratu dute. Ildo horretan, “zapalkuntzen aurka borrokatzeko eta antolatzeko” deia egin du Itaiak, emakume langileen interesak “lehen lerroan” jarriz eta “emakume langilea subjektu politiko bilakatuko duen antolakuntza politikoa gorpuztuz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.