Martxoaren 8an "kea saltzea" leporatu dio EH Bilduk udalari
Aurten ere ez dute udalak proposatutako adierazpena sinatuko, adierazpenarekin ados izan arren. "Hitzetatik ekintzetara pasatzeko gai ez den gobernu baten zuriketan ez dugu parte hartuko".
Biharko Martxoaren 8aren harira, Hondarribiko EH Bilduk irakurketa egin du. Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko “adierazpen irmoa” egin dute lehenik, eta udal gobernuaren kontra jo dute.
Salatu dute beste urte batez udalak ez dituela EUDELen adierazpenean jasotako konpromisoak betetzen, eta Bilgune Feministak proposatzen duen zaintza sistemarako tresnei “muzin” egin diela salatu dute. “Beste urte bat berdintasun sail eta teknikaririk gabe”, erantsi dute, amorruz.
Aurten ere ez dute udalak proposatutako adierazpena sinatuko, nahiz eta adierazpenarekin ados dauden. “Hitzetatik ekintzetara pasatzeko gai ez den gobernu baten zuriketan ez dugu parte hartuko”. Udalari “kea saltzea” leporatu diote. Azkenik, Hondarribian emakumeen eskubideak lortzeak konpromiso eta ekintzak eskatzen dituela erantsi dute, “instituzioetan, lanean, kalean eta jaietan. Hor aurkituko duzue EH Bildu”.