Marlaxkakoen asteburuko emaitzak

Ez da asteburu onena izan klubeko lau ordezkarientzat. Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean.

Joan den larunbatean Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu zuten Marlaxkakoek, lau ordezkari izan ziren bertan.

Abadiñon jokatu zuen klubeko A taldea. Borroka gogor baten ondoren, bi berdinketa eta bi porrotekin bukatu dute asteburukoa. Emaitza hauekin, taldekako bosgarren postura igo dira hondarribiarrak, baina lehen postutik urrun daude. Halere, matematikoki, egun, iraunkortasuna ziurtatu du klubak, lehia bukatzeko jardunaldi baten faltan.

Asteburu honetan Ohorezko Mailako liderraren kontra ariko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.