Martxoaren 9an egingo dute Asun Casasola Lehiaketaren sari banaketa
Zortzigarrenez antolatu dute elkarteko kideek ipuin laburren lehiaketa. 370 ipuin jaso dituzte aurten, eta berau "indarkeriarik gabeko gizartea irudikatzeko ariketa" dela aldarrikatu dute.
Amaitu da Asun Casasola Ipuin Laburren VIII. Lehiaketa. Asun Casasola Berdintasunerako Elkarteak, orotara, 370 ipuin jaso ditu. Gehien bat, “Helduak gazteleraz” eta “Gazteak euskaraz” gaien inguruan hausnartu eta sortu dute parte hartzaileek. Era berean, parte hartzaileen % 60a emakumeak izan direla azpimarratu dute, eta jatorri askotariko lagunek parte hartu dutela: Euskal Herria, Katalunia, estatu espainiarra, Kolonbia edota Venezuela izan dira jatorri horietako batzuk. Urtero legez, elkarteko kideek lehiaketa “indarkeriarik gabeko gizartea irudikatzeko ariketa kolektibo” gisa ulertu behar dela aldarrikatu dute.
Orain, sari banaketa egingo dute. Datorren martxoaren 9an, ostegunean, Kabigorrin elkartuko dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Bertan, ipuin irabazleak irakurriko dituzte, Maite Elizondoren musikaz lagunduta. Asun Casasola bera egongo da ekitaldian.
Bestalde, eskerrak eman dizkiete parte hartu duten Irungo, eta Errenteria-Orereta nahiz Arantzako (Nafarroa) hainbat ikastetxe eta irakasleri.