Peruko kultura, erakusketan
Rosario Cornejo Vidal donostiarrak huarien sinbologian inspiratutako koadroen erakusketa jarri du Laboral Kutxan.
Laboral Kutxaren erakusketa aretoak (Colon ibilbidea, 13) Peruko antzinako kulturaren gaineko erakusketa jasoko du, biharko (larunbata) inauguraziotik hasita, hilaren 11ra arte. Zehazki, Rosario Cornejo Vidal artista donostiarraren lanekin eramango dute Espainiako Inperioak Peru hartu aurreko giroa erakusketa aretora.
Zehazki, Peruko kultura huarian eta haien sinbologian inspiratuta dago Cornejoren lana, eta arte plastikoen bidez horiek jendartera zabaltzeko lanean dihardu.
Aretoa astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara izan ohi zabalik, eta 11:30etik 13:30era igandeetan. Biharko inaugurazioa 18:00etan da.

