Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Irrisarri Landeko udal udalekuetarako izen ematea, hilaren 8tik zabalik

Hilaren 8an aurrez izena emateko zabalduko dute. Plazen zozketa hilaren 27an izango da, eta behin betiko izen ematea apirilaren 12an irekiko da.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2023/03/03

Irungo Udalak prest ditu Igantziko (Nafarroa) Irrisarri Landen egitekoak diren udaleku eta abentura programak. Horietan aurretiko izen emate epea hilaren 8an (asteazkena) hasiko da, eta 17ra arte izango da zabalik. 2007 eta 2015 urteen artean jaiotakoentzat daude bideratuta, eta astebeteko sei txanda egokitu dituzte adinaren arabera banatuta izango direnak, horien guztien artean 300 plaza daudelarik (50 txandako). Euskarazkoak dira txanda den-denak, eta txanda bakoitzeko plaza bat bestelakotasun funtzionala duten haurrentzat izango da.

Interesdunek izena udalaren webgunean eman dezakete (egin klik hemen izen-emate orrira joateko), baita HAZeko terminaletan ere.

Honakoa da txanden banaketa:

  1. txanda: uztailaren 3tik 9ra, 8-10 adin tarteko haurrentzat (2013, 2014 eta 2015. urteetan jaiotakoak).
  2. txanda: uztailaren 9tik 15era, 11-13 adin tarteko haurrentzat (2010, 2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak).
  3. txanda: uztailaren 15etik 21era, 8-10 adin tarteko haurrentzat (2013, 2014 eta 2015. urteetan jaiotakoak).
  4. txanda: uztailaren 21etik 27ra, 11-13 adin tarteko haurrentzat (2010, 2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak).
  5. txanda: uztailaren 27tik abuztuaren 2ra, 14-16 adin tartekoentzat (2007, 2008 eta 2009. urteetan jaiotakoak).
  6. txanda: abuztuaren 2tik 8ra, 11-13 adin tarteko haurrentzat (2010, 2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak).

Aurkeztutako eskaera guztien artean zozketa bidez banatuko dira plazak. Behin prozesu osoa bukatuta, bilera bat egingo da tokia lortu dutenen gurasoekin, programari buruzko informazio osoa emateko. Ondokoa da prozesuaren egutegi zehatza:

  • Hilaren 8tik 17ra, aurretiko izen ematea.
  • Hilaren 21 eta 22an, onartutakoen zerrendak jakinaraziko ditu udalak.
  • Hilaren 27an egingo dute plazen zozketa.
  • Hilaren 30ean emango ditu udalak zozketaren emaitzak.
  • Apirilaren 12tik 27ra egin behar dute plaza lortu dutenek behin betiko izen ematea.
  • Apirilaren 24tik 27ra, erreserben kudeaketa egiteko garaia izango da.

Santi Jimenez Irungo Udaleko Gazteria arloko ordezkariak adierazi du aparteko ingurune batez gozatzeko aukera dagoela Irrisarri Land-eko udalekuetan. “Gainera, familiarteko bizitza kontziliatzeko modu bat ere badira udalekuak, eta, hortaz, parte hartzeko izena ematera animatzen ditugu irundarrak”, esan du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.