Artaleku eta Azken Portuko langileek manifestazioa egin dute
Atzoko elkarretaratzeari jarraipena eman eta pikete informatiboa nahiz manifestazioa antolatu dituzte gaur. Etzira arte egongo dira borrokaldian.

Atzo ekin zieten borrokaldiari Artaleku eta Azken Portu udal kiroldegietako langileek. San Juan plazan elkarretaratu ziren, eta lehen egunean grebak % 63ko jarraipena izan zuela baieztatu zuen ELA sindikatuak.
Gaur goizean, ordea, pikete informatiboa egin dute Artalekun; eta ondoren, bertatik abiatuta, manifestazioan Irungo erdiguneko kaleetan barrena aritu dira. KPI indizearen halako igoera da haien aldarri nagusia. Jarraipena probestuz, Artaleku itxi eta Azken Portun igerilekuak itxi eta klaseak bertan behera utzi dituzte.
Hilaren 5era arte luzatu dute borrokaldia, printzipioz.