Greba %63ko jarraipena izaten ari da, eta igandera bitarte mobilizazioekin segituko dute. Bi kiroldegiak guztiz itxita daude.
Lau partida eta beteranoen omenaldia dira asteburuko menua. Kirol arloan, emakumeek bigarren lagunartekoa jokatuko dute eta gizonen lehen taldeak partida garrantzitsua du igoeraren lehian.
1936ko gerraren ondoren hiriak pairatutakoak gogoratzeko hiru ekintza antolatu dituzte datozen asteetarako. Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztiek elkarlanean antolatu dute.
Larunbatean, 18:00etan elkartuko dira San Juan plazan. Oinaurreko anbulatorioa eraiki bitartean Erdiguneko eta Dunboako anbulatorioetan alternatibak ematea eskatu du plataformak.
Berako hainbat musikari, hala nola, Petti eta Joseba Irazoki igoko dira igande honetan Amaia KZ-ko oholtzara Mark Lanegan omentzera.
Edizio honetan 400dik gora lagun bilduko dira Ficoban. Ekintzaileak, enpresak, erakunde publiko zein pribatuak eta beste hainbat eragile izango dira bertan.
Larunbat honetarako egun osoko egitaraua antolatu du Itaiak, martxoaren 8ko mobilizazioaz gain.
Oinezkoen erabilerarekin lotutako mugikortasun aktiboa sustatzen du kanpainak. Egitarau zabala antolatu dute astebururako.
Txilibitua, errebikoitza eta partxea jotzeko ikastaroak Leka Enea ikastetxean izango dira, 11:00etatik 13:00era. Tailer irekiak dira.
Irungo merkatariak kalera irtengo dira asteburuan hiriko merkataritza sustatzeko eta euren jarduna ikusarazteko.
Kirol langileen greba "saihestu zitekeen egoera" dela diote, eta bi aldeei elkarrizketari ekiteko eskaria egin diete.