Talaia institutuak janari bilketa antolatu du otsailaren 15era arte

Turkia eta Siriako lurrikarak kaltetutakoei laguntza eskaini asmoz antolatu dute ekimena, Zaporeak GKEarekin batera.

Talaia institutuko Proiektu Komunitarioko lehen eta hirugarren mailako ikasleek janari bilketa antolatu dute, joan den otsailaren 6an Turkia eta Siria astindu zituen lurrikarak kaltetutakoei laguntza eskaini asmoz. Hau horrela, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin jarri dira harremanetan, bidalketa egiteko.

Guraso eta senideei, baita bilketan parte hartu nahi duen orori, hurrengo elikagaiak jasoko dituztela jakinarazi diete:

  • Arrain kontserbak: atuna, antxoak…
  • Aurrez sukaldatutako lekaleak: garbantzoak, dilistak, ilarrak…
  • Pasta eta arroza.
  • Esnea

Hortaz gain, erlijio arrazoiak aintzat hartu eta txerrikiak ez eramateko eskatu dute antolatzaileek. Janaria otsailaren 15era arte, asteazkena, jasoko dute, ikastetxeko idazkaritzan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.