Lehen Federazioko Real Sociedad B eta Real Unionen arteko Gipuzkoako derbia Anoetako estadioan jokatuko dela jakinarazi du Irungo klubak. Hilaren 11n da partida (larunbata), 19:00etan hasita.
Egun horretan, Donostiako futbol zelaira sartzeko 10. eta 11 ateak erabili beharko direla zehaztu dute klubetik. Ate horiek zeharkatzeko, ordea, lehenik sarrerak lortu behar. Horiek Realaren webgunearen bitartez eskura daitezke (klik egin hemen). Denak ekialdeko harmailako behealdeko zonaldekoak dira.
Prezioak: 20 edo 12 euro helduentzat; 6 euro, 14 urtetik beherakoentzat.
Asteburu honetan etxean jokatuko du Real Unionen talde nagusiak. Intercity taldearen bisita jasoko dute Galen, larunbatean (hilak 4), 17:00etan hasita.