Hondarribiko EH Bilduk eta PSE-EEk jeltzaleen hauteskunde kanpaina aurreko propaganda dela esan dute. Abotsanitzek berriz Hondarribiaren aldeko aldarrikapenerako baliatuko du bisita.
Larunbatean inauguratuko dute plaza, eta baita bertan egongo diren liburutegi libreak ere.
Gaur bukatzen zitzaion Miguel Angel Medrano irundarrari bere etxebizitzan alokairu sozialena bizitzeko kontratua. Eragileen babesa jaso du.
Prozesu luze bat igaroko dute abandonatuta dauden bizikletek hondakin izendatu arte. Behin izendatuta Balazta Elkarteak jasoko ditu bizi berri bat eman diezaieten.
Irunen etorkizunerako funtsezkoak diren eta herritarrak kezkatzen dituzten gaiak jorratzeko topaketak izango dira. Eneko Goia, Donostiako alkatea, izango da lehenengo gonbidatua.
Beste urte batez Hondarribiko hiru eskolek parte hartuko dute Eskola Agenda 2030 programan. Garapen jasangarria "guztion ardura dela" ondorioztatzea da programaren helburuetako bat.
Bidasoko mugikortasun jasangarriaren egoera aztertu eta harekiko balorazioa egitearekin batera 2023rako erronkak ere aztertu ditu elkarteak.
Larunbat honetan zen egitekoa 'Bidaia' ikuskizuna. Data berria datozen egunetan zehaztuko du udalak.
David Nuño Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea Donostian izan da gaur goizean Irungo bizilagunari babesa eta elkartasuna adierazteko.
Bortzirietako osasun publikoaren defentsan ostegunean egingo diren elkarretaratzeei babesa emango diete eta bertan izango dira.