Bake Epaile Titularra eta Ordezkoa hautatzeko deialdia zabalik
Igandera arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean.

Bake Epaile Titularra eta Ordezkoa hautatzeko deialdia zabaldu du udalak.
Hondarribiko Udalbatzari dagokio lan postu horretako izendapenak egitea, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 99tik 103ra bitarteko artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Horregatik, interesdunek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskabidea. Horrekin batera, zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko dute.
Honako baldintzak bete beharko dituzte interesdunek:
- Espainiako nazionalitatea izatea
- Adinez nagusia izatea
- Dolozko delituagatik desgaituta edo auzipetuta ez egotea
- Eskubide zibilen egikaritza osoa izatea