2023/1/9

Bi anbulatorio berri eraikitzea dira EAJ-ren proposamenak

Erdigunekoa itxi eta beste handiago bat eraikitzea Via Irun proiektuaren baitan da jeltzaleen proposamena. Bestetik, Oinaurren beste baten beharra dagoela onartu dute.

Eraikin eta kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko laguntzak daudela oroitu du udalak

Loiolako Enekoren karrikan dago batez ere igogailuak jartzeko beharra, eta komunitate batzuk erabili dute jada horretarako udalak sortutako diru laguntzak.

'Hobe ixilik' antzezlana estreinakoz Hondarribian

Ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean aurkeztuko dute antzezlana. Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira protagonistak.

Beethovenen piezak joko ditu igandean Daniel Ligorio pianistak

Bueltan da 'Ricardo Requejo ganbera musikaren zikloa' Amaia KZ-ra. Daniel Ligorio piano-jotzaile entzutetsuak hasiko du denboraldi berria, 19:00etan.

Jabier Muguruzaren 'Dodoa' podcasta, EITBn

Proiektua estreinatu berri da EITB Podcast atarian, eta sei atalez osatua dago. Euskara eta musika uztartzen ditu.

Matrikulazio berezia abiatu dute kiroldegiek

Gaurtik hasita eta hilaren 15era bitartean, Artaleku eta Azken Portuko bazkide egiten direnek ez dute matrikulazio kontzeptua ordaindu beharko.

Txapelketa arrakastatsua izan zen squash zaleena asteburukoa

Parte hartze kopurua Irunen squasha indartzen ari denaren seinalea izan zen, kluba hamar urte betetzen ari den honetan.

Bake Epaile Titularra eta Ordezkoa hautatzeko deialdia zabalik

Igandera arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean.

Zaisa Txingudik ezin izan du urteko lehena lortu

Partida lehiatua jokatu arren, esku hutsik itzuli dira liderraren etxetik, baina sendo mantentzen dira sailkapeneko bigarren postuan. Horrez gain, Aurrera Klinika klubeko babesle berria izango da.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-1-6)

Urtarrilak 6ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-01-09)

Eguberriak pasata, lehiara itzuli dira Irungo kirol taldeak. Bi asteko etenaldiaren ondoren, martxan da kirola berriro ere.

Gehiago