'Esplotazioa borrokatu! Lan baldintza duinak langile guztiontzat' lelopean tabernako langileek jasan duten egoera prekarioa salatu dute.
Jimenez da Irungo alderdi ezkertiarrak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan izango duen alkategaia. Gaur aurkeztu dute bere hautagaitza.
2021ko abenduan ireki zen Irungo bigarren ingurabidea, hegoaldea ekialdearekin batzen duena. Oraindik Behobiara iristea falta da, eta horretarako lanean hasi da Irungo Udala.
Ostegun honetan, Udaletxeko Areto Nagusian gauzatuko da bilera. Dagoeneko bertan landuko dituzten aztergaiak finkatu dituzte.
Igandean, Bidasoa ibaiko jaitsieran, hamabi domina poltsikoratu zituzten klubeko kideek, horietatik zazpi urrezkoak izanik.
Larunbatean gertatu zen eraso homofoboa. Bihar, urtarrilak 31, arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea deitu du udalak.
2022-2027 epealdian gauzatzeko hiru helburu nagusi eta 32 ekintza zehaztu ditu kirol elkarteak. Udalaren Kalean Bai planaren barruan ariko dira lanean.
Sabino Arana kaletik nahitaez Axular kalera egin beharko da. Bestalde, Arrantzale auzoa eta Santiago kalea berritzeko planak aurrera doaz.
Txingudi errugbi taldeak soilik emakumez osatutako talde bat zelairatu zuen iragan astean. Proiektuaren zimenduak eraikita, hazten eta egonkortzen jarraitu nahi dute orain.
Carrion eta Silanes Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariarekin elkartu eta udalerriaren egoera aztertu zuten atzo.
Hondarribiko EAJko alkategaia Ander Añibarro Laudioko alkatearekin bildu da Hondarribian.
Ez dagoela inolako aurreikuspenik eskualdeko osasun publikoari dagokionez uste dute koalizio kideek. Afera hori argitzeko joango da David Nuño.
Inguru horretako auzotar askok aurkeztutako eskaerei erantzunez, Blaiako hilerria eta industrialdea lotzen dituen landa bidea behin betiko itxiko da bihartik aurrera.
Gizartean eta enpresetan trantsizio ekologikoa bultzatzea dute asmo plan honekin. Foru Aldundiarekin egindako hitzarmen baten parte da.
Honakoa da erakusketa zabalik dagoen hirugarren astea. Berritasun moduan, astean zehar arratsaldetan irekia egongo da, eta otsailean bi bisita gidatu egingo dira.
Gaurtik ostirala bitarte da kanpaina. Ikasturte honetan Lanbide Heziketako Goi Gradura Sarbide Proben Prestakuntza ikasgaia eskaintzen hasiko dira.
Zazpi agente zibil Irunen barna dabiltza abendutik udal ordenantzan jasotako gaiak herritarrekin partekatzeko.
Ostegun honetan izango da aurkezpena Hondarribiko Kultur Etxean 19:00etan. Blagan Euskara Elkarteak antolaturiko saioa da.
Hondarribia Arraun elkarteak urrezko hiru domina, zilarrezko bost eta brontzezko hiru eskuratu zituen asteburuan. Hondarribiko emakumeen trainerua, berriz, hirugarren izan zen Portugaleten urteko lehen jaitsieran.
Euskal Ligako eta Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldietan parte hartu zuten. Hondarribia Marlaxka B taldea etxean aritu zen, gainontzeko taldeak kanpoan.