Badator Amua In-Edit 2022, Musika-Film Laburren Zinemaldia

Jaialdiaren bigarren edizioa abenduaren 8, 9 eta 10ean izango da. 14 film eskaintzeaz gain, hainbat kontzertu izango dira ere.

%9ko igoera izango du hurrengo urteko udal aurrekontuak

Gizarte politiken aurrekontuan %7,5ko igoera proposatu dute. Era berean, Gazteleku berri bat eta beste haurtxoko bat sortu nahi dituzte.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] ‘Etxetxo’, askatasun olatuen bila

‘Etxetxo’ batela jendartean aurkeztu du Hibaikak. Ekitaldiko izen nagusiena, ordea, Pedro Usabiagarena izan da: Lezoko Etxetxo baserria zenetik bizirik den seniderik zaharrenak altxa du ikurrina.

[Erreportajea] Euskararen arnasgune izan nahi du Larreaundik

Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin, eta euskararen erabilera auzoko dendetan sustatzeko zozketa antolatu du. Gainera, Euskararen Egunerako egitaraua osatu dute.

‘Erremixa’, Irungo kulturgileak omentzeko lanabesa

Soinulaborren beste edizio bat aurkeztu zuten Oiasso Museoan joan den astean Mikel Unzurrunzaga eta Martin Etxaurik. Irungo historiako kulturgile batzuen 'erremixa' proposatzen dute.

ARITZ GALARRAGA. KRITIKARIA ETA IDAZLEA

[Elkarrizketa] «Literatura, une ezegonkor hauetan, zapaltzeko lur sendo bat da»

‘Humanitatearen une gorenak’ saiakera liburua argitaratu berri du hondarribiarrak. ‘Argia’-n hiru urtez idatzi dituen zutabeak bildu ditu bertan. Literaturaren inguruan hausnartzen du egileak.

KOTE GUEVARA. ZULOAGA ETXEKO LIBURUZAINA

[Elkarrizketa] «Euskara, euskaldunok gure humanitateari egin diezaiokegun ekarpen handiena dela uste dut»

Bertako kultura babesteko eta bultzatzeko ezinbesteko zutabe dira liburutegiak, eta Hondarribiko Zuloaga Etxea eredu da horretan. Bertako lantaldearentzat egunero da Euskaraldia.

gari garaialde
ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Gari Garaialde. Fotokazetaria eta Irungo Harrera Sareko kidea.

[Elkarrizketa] "Ikusarazi nahi dut migranteek izen-abizenak dituztela"

Irundik pasatako emakume migranteen argazki sorta ikusgai dago CBAn, ‘...eta bidean Irun. Begirada bat emakumezko migranteei’. Garaialde horri eta sareko jardunari buruz aritu da.

Familia elkargunea zabalduko du Jaurlaritzak Irunen

Familia nukleoa adostasunik gabe hausten den egoeratarako justiziaren espazioa izango da. Irungo Udalak gaur eman du obrak egiteko lizentzia.

Bi gai ezberdin VIII. Asun Casasola Ipuin Lehiaketan

Gazteek ea haurrek nola bizi duten indarkeria matxista dute abiapuntu; bestetik, helduak, haurren begiradan jarri beharko dira indarkeria matxistaz idazteko. Ipuinak, azaroaren 25etik aurrera aurkez daitezke.

Janari bilketa arrakastatsua izan da

Bidasoa eskubaloi taldeak Bidashopekin batera, azaroaren 11tik 24ra elikagaien bilketa egin dute eta emaitzarekin oso kontent ageri dira antolatzaileak.

Irungo Eskola Kirola: non eta noiz dira abenduaren 3ko jarduerak?

Irungo Eskola Kirola egitasmoaren abenduaren 3ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Be Veggie jaialdi beganoa, asteburuan Ficoban

Erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, haurrentzako jarduerak, zozketak edota zuzeneko musika egongo dira. Sarrera eta aparkalekua doan dira.

Ikust Alaia bigarren fasean sartu da

Barrualdean zentratuko dira, espazioak doituko dituzte, alegia. 1.750.677,28 euro dituzte horretarako eta 12 hilabeteko epea.

PSE-EE: "Aurrekontuak zaharkituta jaio dira"

EAJk aurkeztutako aurrekontu proiektuaren aurka bozkatuko du Hondarribiko PSE-EEk.

Azken Portuko igerilekuak, itxita larunbatean

Eskola kiroleko ur jaialdia eta igeriketako txapelketak direla eta, itxita egongo dira 08:30etik 12:30era eta 14:45etik 19:00etara.

Eskolara bizikletaz joateko, Bizibusa

Ostiralean Martxoak 8 plazan bilduko dira Talaia eskolako Bordari eraikinera joateko, Balaztaren ekimenez.

Aurrekontuetarako hiru negoziazio ildo erabiliko ditu EAJ-k

Udal gobernuak eskura dituen baliabide guztiak erabili dituela diote, baina oso baldintzatutakoak direla. Proposamena garatzen ari dira.

EH Bildu: "Aurkeztutako aurrekontuak ez nahikoak eta atzerakoiak dira"

EH Bilduk ez ditu udal gobernuak proposatutako aurrekontuak babestuko.

Irungo Ariguneen mapa kaleratu dute

Auzoz auzo mapak sortu dituzte eta bertan zein erakundek sortu dituzten Ariguneak kontsulta daitezke. 96 dira guztira.

Gehiago