2022/12

ADIFek etorkizuneko tren geltokiko obrak esleitu ditu

Lanak 2023an hasiko dira, Via Irun proiektuaren barruan, eta bi urte eta erdiko iraupena izatea aurreikusi dute.

Beñardo Garciak jasoko du Irungo Urrezko Domina

Bozeramaileen Batzordeak "aho batez" onartu du Bidasoa Irunek helarazitako proposamena. Omendua eskubaloi taldeko presidentea izan zen klubaren une gozoenetan.

[Argazki galeria] San Tomas eguna berreskuratu dute

San Tomas eguna da gaur eta giro ezin hobean ospatu dute Hondarribiarrek.

[Argazki galeria] Irundarrek gogotsu hasi dute San Tomas

Giro ederra sortu da goizaldean Mosku plazan. Irundarrek argi utzi dute txistorra, sagardo eta talo gogoz zeudela.

Agur Kopari

Real Union Espainiako Kopako ametsetik esnatu zen bart. Partida bikaina jokatu arren, 0-1 galdu zuten Mallorcaren aurka eta txapelketatik at geratu dira.

Bidasoko bi anbulatorio arratsaldez itxita, Eguberritako oporretan

Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitarte arratsaldetan ez da pazienterik artatuko Irun Erdiguneko eta Hondarribiko osasun etxeetan.

fermin vila fermo

Fermin Vila 'Fermo' Zaballako espetxera hurbildu dute

Preso irundarra Zuerako espetxetik Arabakora lekualdatu dute. Horrez gain, Irungo Sarek zenbait jarduera antolatu ditu Eguberrietarako.

Garbitzaileen lan baldintzak hobetuko dituen akordioa lortu dute

Amaitu da langileen zazpi hilabeteko greba. ELA Sindikatuaren esanetan "erresistentzia kutxa" ezinbesteko tresna izan da "akordio ona" lortzeko.

Sareren futbito txapelketa, finalaren atarian

Bihar jokatuko dira futbito txapelketako finalerdiak eta finala Urantzu pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Real Union, Kopako ametsa luzatzera

Lehen Mailako Mallorca jasoko dute gaur txuribeltzek Stadium Galen txapelketako bigarren kanporaketan, sailkatzeko helburu argiarekin.

Bere izena duen institutuan omendu dute Pio Baroja

Arte batxilergoko ikasleek egindako olona bat zabaldu dute institutuko atarian eta performance baten bidez aurkeztu. Alkatea bertan izan da ere.

IRUNVI bere jatorrizko lekura bueltatu da

Berritze eta handitze lanak bukatu ondoren, astelehenetik aurrera emango du zerbitzua Eliza kaleko 6. zenbakian.

Laneko Autodefentsa Sarearen aurkezpena, bihar Palmera Monteron

"Langileon eskubideen defentsan eta arlo laboralean langileok jazartzeko nagusiek duten inpunitate osoarekin bukatzeko helburuarekin" abiatu du programa Bidasoako Kontseilu Sozialistak.

Eguberrietan, jarduerak adinekoen lokaletan

Bi ikastaro antolatu dituzte hiriko adinekoentzako guneetan, biodantza eta idazmena jorratzen dutenak. Izen-emateak guneetan bertan egin behar dira.

Jaizubian geldituko da aurrerantzean E21 linea

Udalak positiboki baloratu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak eginiko aldaketa.

Abenduaren 24an eta 31ean ez da zaborrik bilduko

Araso eta Akartegiko garbiguneak soilik goizez irekiko dira Eguberi bezperan eta Urte Zahar egunean.

Mus Txapelketa solidarioa, ostiralean

Instripzioen dirua Sport Mudiri bideratuko zaio eta Xabier Euzkitze bertsolariak inauguratuko du txapelketa.

Eguberrietako azokan, etxekoak nagusi

Eguberrietako azoka inauguratu zen ostiralean, urtarrilaren 5era arte irekita egongo dena. Bertako establezimenduak dira nagusi.

Maridomingi gaua antolatu du Su Txikianek, hilaren 24 gauerako

Eguberrietako oporretan presente izango dira Su Txikianekoak: Maridomingi gauarekin 24ean eta hilaren 30ean 'Yes, we fuck' dokumentalaren proiekzioarekin.

Itsasoa, arrantzontziak eta kai berria, 2023ko egutegiaren protagonistak

297 pertsonen argazkiak jaso ditu udalak, 501 argazki. Horietatik 12 aukeratu ditu epaimahaiak.

Gehiago