2022/12/14

San Migel konpainiak jaialditxo bat antolatu du larunbat honetarako

Taldea indartu nahi dute eta auzotarrei horretarako deia egiteko modua da jaialdia. Autofinantzaketaren lehen urratsa izango da ere.

Bilbora irteera eta futbol 7 txapelketa bat antolatu ditu Gaztelekuak Konektarekin

Abenduaren 27an Guggenheim museoa eta ihes gela batera joateko txangoa antolatu dute; Bestetik, urtarrilaren 4ean futbol 7 txapelketa Gain-Gainean parkean.

Naroa Otamendi eta Aiur Sujarri aitortza egin die kontserbatorioak

Biek ala biek lehen saria eskuratu dute beraien kategorietako lehiaketa esanguratsuetan. Bestalde, urte amaierako kontzertuen berri emateko ere probestu du musika eskolak.

Erdiguneko kale batzuen noranzkoa bihar goizetik berria izango da

Beraketa karrikako noranzkoa aldatuko dute gaur gauean, Berrotaran karrikako lanekin hasi ahal izateko. Erdiguneko obrak bigarren fasean sartu dira.

Puntu baliotsua urtea agurtzeko

Bidasoak 29na berdindu zuen Mazedonian Eurofarm Pelisterren aurka, eta egoera alde du hurrengo fasera sailkatzeko.

Hondarribiko gazteluaren inguruko hitzaldia eta bisitak atzeratu egingo dira

Aurrerago jakinaraziko dituzte ‘Hondarribiko gaztelua: Erdi aroko gotorleku izatetik turismo paradore izatera’ hitzaldi eta bisiten hitzordu berriak.

'Humanitarearen une gorenak' liburua aurkeztuko dute

Literaturaren inguruan hausnartzen duen saiakera da. Aritz Galarraga idazlea eta Gorka Bereziartua editorea izango dira bertan.

Higer Beerrek zilarrezko domina eskuratu du Burgosen

Hondarribiko Higer Beerrek Estatuko Artisau Garagardo Txapelketan parte hartu du asteburuan. American IPA kategorian izan da saritua.

2023ko lau urtaroen udal egutegia, prest

Gaur goizean aurkeztu dute datorren urteko egutegia, eta Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskuratu ahal izango da hilaren 19tik aurrera.

Txingudi Zaisako taldeek gogor ekingo diete asteburu jardunaldiei

Txingudi Uribealdeak Gernika Arratia izango du aurkari; 16 azpikoek Eibar; 14 azpikoek Iruñeko La Unica eta Gasteizko Gaztedi; eta Txingudi Touchek Rioja RC.

Belaskoeneako parke bati Juan Segador izena jarriko diote igande honetan

Auzo elkartearen atzean dagoen parkean Juan Segador plaka jartzeko ekitaldia izango da igandean 12:00etan egingo dutena.

Gehiago