2022/11/28

Giza Eskubideen Astea, abenduaren 2tik 16ra

Abenduaren 10a da egun nagusia, giza eskubideen gaineko foroa egingo baita. Aurreiritziak, haurren edota saharar emakumeen eskubideak izango dira hizketagai.

San Telmo gaztelua, herritarrena eta herritarrentzako

Abenduaren erdialdera zabalduko dute herritarrentzako bisita gidatuak egiteko aukera. Herritar guztiek ezagutu dezaten nahi dute.

Eñaut Zubizarretak jaso du Iñigo Muguruza beka

'Musika modernoan murgiltzeko harizko musika tresnentzako ikastaroa' proiektuarekin gailendu da. Orain, zortzi hilabete izango ditu lana gauzatzeko.

Euskara nagusi, Oiasso Museoak osatutako egitarauan

Abenduaren 1etik 4ra, hitzaldi zikloa, euskaltegientzako material didaktikoaren aurkezpena edota bakarrizketa ezohiko bat dira proposamenak.

San Tomasetan zein txosna dauden jakin nahi?

Txerrikia jatea protagonista duen festarako nor izango diren giroa jartzeko arduradunak erabaki du Irungo Udalak.

Whitmanen mundua ezagutzeko gonbita luzatu dute

'Belar hostoak I & II' diskoa kaleratu berri dute Jon Gurrutxagak, Antxon Sarasuak, Andoni Etxebestek, Dani Venegasek eta Urbil Artolak. Txomin Artolak euskaratutako Walt Whitmanen testuetan oinarritutako diskoa da.

Bihar, harrera trinketeko munduko txapeldunordeei

Udaletxean egingo den ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta Pilotako Munduko Txapelketan txapeldunorde izan diren Ander Montserrat, Unai Sagarzazu eta Sebas Martinez jokalariak omenduko dituzte.

Irungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-11-28)

Real Unionen eta Bidasoa Irunen talde nagusiek ezin izan zituzten partidak aurrera atera eta esku hutsik bukatu dute jardunaldia.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-11-25)

Azaroak 25eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalako produktuen saskia da.

Ama Xantalen karrika, irekita

Berriz ere pasa daitezke autobusak Alde Zaharreko karrika honetatik.

Kepa Ordoki komandantea, larunbatean omenduko dute

Duela 28 urte zendu zen komandante irundarra eta Hendaiako hilerrian omenduko dute larunbat honetan.

Garaipen garrantzitsua lortu du Zaisa Txingudik

Nagusitasunez gailendu ziren Zarautz B-Beltzak taldearen aurka (26-42), eta bere egin zituzten jokoan zeuden puntuak.

Gehiago