Udalak erdiguneko bi eremu berriritartuko ditu
Lanok Arrantzale auzoan eta Santiago kalearen lehen zatian egingo ditu. Oro har, asmoa oinezkoen segurtasun eta irisgarritasuna hobetzea da.
Hondarribiko Udalak erdiguneko bi puntutan berregokitze lanak egingo ditu aurki. Hala adierazi du Gonzalo Carrion Hirigintza zinegotziak gaur goizean egindako prentsaurrekoan.
Alde batetik, Arrantzale auzoan oinezkoentzako segurtasunerako espaloiak handitzea, auzokoen bizi-kalitatea hobetzea, eta lurpean dauden bereizketak egitea da xedea. Lanak hasi aurretik bizilagunekin bilera publikoa egingo dutela aurreratu du zinegotziak.
Bestetik, Santiago kalean egingo dituzte beste berriritartze lanak. Kasu horretan, 1 eta 21 atarien arteko zatian egingo dituzte egokitze lanak. Carrionek aipatu dituen asmoen arabera, espaloi zabalagoak eraiki eta dena altuera berdinean parekatuko dute, oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko. Horrela, gainera, Santiago kaleko bigarren zatian eta San Pedro kalean egindako lanekin parekatuko litzateke eremu hau.
Bi proiektuak idatzi eta zuzentzeko deialdiak egin dituzte dagoeneko. Lanak egiteko interesa duten enpresek epea irekita dute hilaren 30era arte (asteazkena). Izapidetzeak udalaren webgunean egin behar dira.