Almudena Grandesen omenezko plaza izango du Irunek
Eskaria elkarte errepublikar eta feministek egin zioten udalbatzari. Honek gaur onartu du, eta liburutegi inguruetan kokatuko dute.
Gaurko saioan, udalbatzak Carlos Blanco Aginaga liburutegiko inguruak Almudena Grandes plaza izendatzea erabaki du. Eskaera mozioa duela hainbat hilabete egin zuten Nicolas Gerendiain Errepublikarrak elkarteak eta lau elkarte feministek: Txingudiko Elkarte Feministak, Bidasoko Elkarte Feministak, Emakumea eta Zinea Kultur Elkarteak eta Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak.
Almudena Grandes idazlea 2021eko azaroaren 21ean hil zen, baina aipatu elkarteek Grandesek bizitzan zehar “berdintasunari, balio demokratikoei, errepublikanismoari edota elkartasunari” egindako ekarpenak goratu dituzte.