Abenduaren 18an eskainiko dute Eguberrietako kontzertua
Ametsa Abesbatzak Amaia Kultur Aretoan eskainiko du aurtengo emanaldia. Bilduko den dirua "Mi Dulce Guerrero" elkartera bideratuko dute.
Datorren abenduaren 18an, igandea, Irungo Udalak eta Ametsa Abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko dute. Rotary klubak antolatu du arratsaldeko 19:00etan hasiko den emanaldia, Amaia Kultur Aretoan. Jakinarazi dutenaren arabera, bilduko den dirua “Mi Dulce Guerrero” elkartera bideratuko da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15,90 euroren truke, turismo bulegoan zein esteka honetan. Sarrera guztiak ez badira saltzen, egunean bertan salgai jarriko dira Amaian bertan, ikuskizuna hasi baina ordubete lehenago.
Agiri honetan ageri da Ametsa Abesbatzak emanaldian zehar eskainiko duen errepertorio osoa.