Teknologia tailerrak Gabonetan, 8 eta 13 urte bitarteko gazteentzat
GazteTEK egitasmoak gazte belaunaldietan ekintzailetza sustatzea du helburu, baita ezagutza teknologikoan sakontzea ere.

Maria Serrano udal ordezkari eta Gazteria zinegotziak Gabonetan zehar udalak GazteTEK tailerrak antolatuko dituela aurreratu du. Tailerron helburua gazte belaunaldietan teknologiaren, bideo-jokoen sorkuntzaren eta robotikaren inguruko jakintza hedatzea da, baita ekintzailetza sustatzea ere.
Tailerren saio guztiak Denda kaleko Kultur Etxean egingo dituzte, goizeko 09:30etik 13:30era. Eskaintzari dagokionean, orotara lau tailer eskainiko dituzte, egun eta adinka banatuta. Hona hemen horiek, zerrendatuta:
Abenduaren 26tik 30era
- “Inventor Lab: Robot Car + Game Kontsola”. 8 eta 10 urte bitarteko umeentzat.
- “Micro: Bit experience”. 11 eta 13 urte arteko gazteentzat.
Urtarrilaren 2tik 5era
- “Inventor Lab: Sumobot”. 8-10 urte bitarteko umeentzat.
- “3D inprimaketa”. 11 eta 13 urte arteko gazteentzat.
Izen ematea gaur, hilaren 24, ireki da tailerretan parte hartzeko eta epea abenduaren 4an, igandean, itxiko da. Izen emateak esteka honetan egin daiteke, doako. Hondarribian erroldatutakoek har dezakete bakarrik parte. Taldeak hamar lagun artekoak izango dira.