Irunek badu Haurren adiskide den Hiria dela adierazten duen plaka

Luis Marianoko haur jolastokian jarri dute. Ekitaldian Jose Antonio Santano, Santi Jimenez eta UNICEFeko ordezkariek hartu zuten parte.

Atzo, asteartea, Irungo alkate Jose Antonio Santanok eta Hezkuntza eta Gazteriako zinegotzi Santi Jimenezek Luis Marianoko haur jolastokian inauguratu zuten hiria haurren adiskide dela adierazten duen plaka. Ekitaldian UNICEFen ordezkariak egon ziren ere. Izan ere, 2021eko ekainetik da Irun UNICEFen Haurren Adiskide diren Hirien Sareko kide.

Bestela, iaz onartu zuen udalbatzak Irungo Udalaren I. Haur eta Nerabeen Plana. Horrela, nerabeen parte hartzea sustatu nahi du udalak, eta batik-bat parte hartze aktiboa, eskubideak, ingurunea, zaurgarritasuna, eta polita publikoen integraltasuna landu nahi dute haiekin. Aipatu plana 2024ra arte egongo da indarrean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.