EAJk ostegunean inauguratuko du bulego berria
Era berean, "Hondarribia eginez 2023-2027" prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte ekitaldian, bulegoaren zeregina izango baita.
Hondarribiko EAJk ostegun honetan (hilaren 24an) irekiko du Matxin Arzu kaleko bulego berria, anbulatorio aurrean. Bulego berriaren eginkizuna “Hondarribia eginez 2023-2027” prozesua koordinatzea izango da. Horregatik, ostegunean bertan 18:30etik 20:30etara aurkeztuko dute egitasmoa.
Inaugurazio ekitaldian Gonzalo Carrion alkategaiak herritarren eta elkarteen eskaera zein proposamenak jasoko dituzte. Era berean, ekitaldi horretan harremanetarako komunikazio-bideak, sistema eta prozesuaren lehen urratsak ezagutaraziko dituzte.