'Apartekoa' izan da aurtengo FICAB
Antolatzaileen arabera, ikus entzule kopurua handitu asko handitu da iazko edizioarekin alderatuta. Amaiera ekitaldia Amaia Kultur Aretoan egin zuten.
Larunbatean amaitu zen FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hogeita bigarren edizioa. Orain, balorazioa egin du Irungo Udalak, eta oso ona izan da hori. Ikus entzuleei dagokienean, antolatzaileen arabera 1.333 izan dira zinemaldira hurbildu direnak. 2021ean 721 izan ziren. Gainera, antolatzaileek zinemaldiko sail eta ordutegi guztietan igo direla ikus-entzuleak azpimarratu dute.
Kopuruei erreparatuta, hezkuntza-sailak 285 ikusle bildu zituen; arratsaldeko saioak, 209; gauekoan (Amaia KZ eta Aquariumean), 651 lagun; amaiera ekitaldian, azkenik, 188 ikus-entzule izan ziren bertaratu zirenak.
FICAB Irungo Udaleko Kultura Arloak eta Oiasso Museoak antolatzen dute. Amaiera ekitaldia Amaia Kultur Aretoan egin zuten, eta sari banaketez edo Jose Antonio Santano alkatearen hitzartzeaz gain, “Los caballeros de la mesa cuadrada” pelikula proiektatu zuten ere.
Saridunak
Honakoak izan ziren, arloz arlo, saritu zituzten filmak:
- Epaimahaiaren Sari Nagusia: Alexis de Fevitskiren “Les Etrusques, une civilisation mysterieuse de mediterranée”.
- Hezkuntza Sailaren Saria: Martin Freeythen “Antikythera Cosmos”.
- Hezkuntza Sailaren aipamen berezia: Alaitz Otxoa de Eriberen “Arte paleolitoa argitara”.
- Arkeolan Zientzia Dibulgaziorako Saria: Gianmatteo Matulloren “L ́Appia a Minturnae. Il videodirario di Scavo”.
- Ikus Entzuleen Sari Berezia: Javier Truebaren “El sueño de la vida eterna”.