Ostegunean zabalduko du Hondarribiko EAJk Matxin Artzu kaleko bulegoa
Inaugurazio ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta herritar orori zabalik dela azaldu dute herriko EAJko kideek.
Matxin Arzu kaleko bulego berria (anbulatorioaren aurrean dago) ostegunean zabalduko du Hondarribiko EAJk. Horretarako ekitaldia antolatu dute, 18:30ean hasita; herritar orori irekitako inaugurazioa izango da. Hondarribia eginez 2023-2027 prozesuan herritarrekin eta elkarteekin zabalduko diren harremanetarako kanalak eta lan metodoa partekatuko dituzte azpiegituran.
EAJko kideek azaldu dutenez, alderdiko kideak eta Gonzalo Carrion alkategaia izango dira herriko norbanako nahiz eragileekin zuzeneko harremana bideratuko dutenak, eta haien eskaerak eta proposamenak erantzungo dituzte.
Hala, ostegunean bertan, komunikazio bideak, horiek gauzatzeko sistema, eta Hondarribia eginez 2023-2027 prozesuaren lehen urratsak ezagutaraziko dituzte.