Datorren asteartean, nekazal makinak ikuskatzeko aukera
Jostaldi Pilotalekuan egingo dituzte, goiz eta eguerdi aldera. Interesa dutenek aurrez jarri beharko dira harremanetan Irungo ITVrekin.
Datorren asteartean, hilaren 15ean, Behamendi Elkarteak nekazal ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko ekimena antolatuko du.
Ekitaldian parte hartzeko interesa dutenek, Irungo ITVn aurretik hitzordua eskatu beharko dute; 943 626 300 telefonora deituta, edo webgune honetan. Zerbitzuak 43,95 euro balio ditu.
Asteartean bertan, nekazal makinak Jostaldi Pilotalekura eraman behar dira, ikuskapenak 11:45 eta 14:30 bitartean egingo direlarik.