Azaroaren 20an ospatuko dute Irungo Krosa
Hiru urte ondoren bueltan da Irungo Krosa. Antolatzaileek ibilbidea mantendu dute. Goiz osoan zehar lasterkari federatuak arituko dira lehian.
Hiru urte antolatu gabe igaro ondoren, BAT atletismo taldeak Irungo Krosa lasterketa berreskuratuko du. Azaroaren 20an lehiatuko dira lasterkariak Txingudi ikastolaren inguruetan. Ibilbideak ez du aldaketarik izango, belardiak eta lurrezko eremuak izango direlarik nagusi.
Lasterketetan federatutakoek edo eskola kirolan parte hartzen direnek bakarrik izango dute parte hartzeko aukera. Hona hemen irteera orduak eta distantziak, kategoriaka:
- 10h00: Master eta 16 urte azpiko emakumeak: 2.180m.
- 10h10: Master eta 16 urte azpiko gizonak: 2.690m.
- 10h30: 20 eta 18 urte azpiko emakumeak: 3.210m.
- 10h55: 20 eta 18 urte azpiko gizonak eta emakume seniorrak: 5.770m.
- 11h20: Gizon seniorrak: 7.940m.
- 11h55: Neska infantilak: 1.600m.
- 12h05: Mutil infantilak: 2.180m.
- 12h20: Neska alebinak: 1.455m.
- 12h30: Mutil alebinak: 1.455m.
- 12h40: 2013ko neska benjaminak: 485m.
- 12h45: 2013ko mutil benjaminak: 485m.
- 12h50: 2014ko neska benjaminak: 485m.
- 12h55: 2014ko mutil benjaminak: 485m.
Irungoa Gipuzkoako kros ospetsuenetarikoa izan da, eta urte luzez udazkeneko egutegian lehena izan da.