2019rekin alderatuta, aireportuko bidaiari kopurua % 17,4 igo da
Aurten, urtarriletik urrira 321.745 bidaiari jaso ditu aireportuak. Urrian zehar, 35.900 izan dira igaro direnak.
Urrian zehar 35.900 bidaiari igaro dira Hondarribiko aireportutik. 2019ko urriko datuekin alderatuta, beraz, % 13,3an igo da bidaiari kopurua. Urteko zifrei erreparatu ezkero, urtarrila eta urria artean 321.745 bidaiari jaso ditu eskualdeko aireportuak; duela bi urteko lehen hamar hilabeteekin alderatuta, % 17,4 gehiago.
Bestetik, azken hilabetean aireratze eta lurreratzeen batura 542koa izan da. 2022an, oraingoz, kopuru hori 4.761 hegalditakoa da.
Gaur gaurkoz, Hondarribitik ohikotasunez Madril, Bartzelona, Gran Canaria, Sevilla eta Malagara egin daiteke hegan.