2022/11/8

Hondartza kiroldegiko langileak grebara

Lan hitzarmena berritu ezean hiru eguneko greba egingo dute Hondartza kiroldegiko langileek.

'Kalez Kale Hondarribia hobetzen' Baserritar Etorbidera helduko da

Bihartik aurrera trafiko aldaketak egongo dira Baserritar Etorbidean. Proiektuak hiru aste iraungo ditu.

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzak

Izen emate epea zabalik dago eta azaroaren 21ean itxiko da. Guztira 42.000 euro banatuko ditu udalak.

Irungo historia kulturala, musikaren eta irudiaren bidez aurkeztuta

DJ Makalak eta VJ TXO!? ikus-entzuneko artistek soinu erakusketa bat osatu dute lankidetzan. Emaitza hilaren 20a arte bisita daiteke Oiasso Museoan.

Liburutegiko ikasgelen ordutegia luzatu dute

Hurrengo urteko otsailaren 23ra arte ordutegi zabalagoa izango du liburutegiak. Egun batzuen salbuespenarekin.

Elkarretaratzea deitu du Bidasoko Itaiak, azaroaren 25erako

Antolakuntza komunista xede, Irungo Urdanibia plazatik abiatuko den mobilizazioa deitu du Itaiak, hilaren 25erako.

Sortuk herri batzarra egingo du, ostiralean

Kurtso honetako bidea zehaztuko dute Palmera Montero gunean. Gero, musika eta pintxoez gozatzeko aukera, Hazian.

Ziztaka berriz zizta egitera doa

Ikasturtea hasiko du mugimenduak eta lehen foro irekia, hilaren 18an izango da.

Asfaltatze kanpainak aurrera darrai aste honetan

Gaurtik aurrera, Lepanto kalea eta Julian Sanchez parkea hobetuko dituzte. Horrez gain, hiriko hainbat puntutan ere bideko zuloak konponduko dituzte.

Anaka berrurbanizatzen hasi dira

Atzo hasi ziren auzoa berrurbanizatzeko lanak. Faseka egingo dira eta, orotara, 20.000 metro karratuko azalerari eragingo diete.

Gehiago