Asteburuan, aldaketak Azken Portuko igerilekuetan

Igerilekuak publikoari itxita egongo dira larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta igandean 09:30etik 13:30era.

Azken Portuko igerilekuak. Argazkia: Irun.org.

Azken Portu kiroldegiko igerilekuen ohiko funtzionamenduan aldaketak egongo dira asteburuan. Irungo Udalak iragarri duen moduan, asteburuan zehar waterpoloko hainbat partida eta Hondar-Irun Bidasoa igeriketa taldearen eguna ospatuko dira. Hori dela eta, Azken Portu kiroldegiko igerilekuak publikoari itxita egongo dira larunbatean 14:00etatik 18:00etara eta igandean 09:30etik 13:30era. Igandean ere spa gunea itxita egongo dela jakinarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.