2022/11/3

"Zubirako aurreikuspenak gainditu dira"

Azaroaren 1eko zubian, %95era bete dira Irungo eta Hondarribiko hotelak. Bidasoa Bizirikek balorazio positiboa egin du.

Estimulazio kognitiboko tailerrak, Mendelun

Mendelu elkarteko lokal sozialean eskaintzen den tailerra da. Hemendik aurrera udalak kudeatuko du "proiektuak aurrera egin ahal izateko".

Azpikontratazioen aurka mobilizatu dira CAFen

Lanpostuak desagertzen ari direla salatu du CAFek, azpikontratazioengatik. Paraleloki doan politikak behar direla defendatu du enpresa batzordeak.

Migrazioan dauden emakumeei begirada bat eman die Gari Garaialdek

'... eta bidean Irun' izeneko erakusketa sortu du Gari Garaialde fotokazetariak. Hilaren 30era arte egongo da CBA liburutegian.

'Merida. Theatrum Mundi' erakusketa, urtarrilaren 8ra arte ikusgai

Jasotako kritika positiboen ondorioz, Oiasso Museoan dagoen Extremadurako aztarnategiaren inguruko bilduma luzatu dute.

Asteburuan, aldaketak Azken Portuko igerilekuetan

Igerilekuak publikoari itxita egongo dira larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta igandean 09:30etik 13:30era.

Gehiago