Familientzako kiroldegiak erabiltzeko diru laguntza eska daiteke
Azaroaren 4ra arte egin daiteke eskaria eta hiriko bi kiroldegietarako balioko luke.

Familientzako kiroldegiak erabiltzeko diru laguntzen deialdia zabaldu dela adierazi du Kirol arloak. Azaroaren 4ra arte eskatu ahal dira laguntza horiek.
Abonamendu kuotaren %75eko edo %25eko diru laguntzan izan ohi dira, eta besteak beste, familia unitateko kideen eta urteko gehieneko errentaren arabera ematen dira. Udalaren webgunean ikus daiteke zer den laguntzen dena diruz eta zeintzuk diren baldintzak.
Zalantzak argitzeko 010 edota 943 50 51 52 zenbakietara dei daiteke.