Agenda 2030aren ekintza planak ere aurrera egin zuen. Ez ordea Akartegi Guraso elkarteak eskatutako mozioak.
Zuzenketak egiteko epea zabaldu da, azaroaren 21era bitarte. Elkarrekin Podemos taldeak eman du honen berri.
Duela urte eta erdi hartu zuen erretiroa, baina hil honen bukaerara arte lanean arituko da. Izan duen bizitzarekin oso kontent badago ere, harategia behin betiko ixteko ordua dela erabaki du.
‘Txanogorritxo’ ipuina «aitzaki» hartuta gizarteko problematikak lantzen ari dira Zuloaga Etxea liburutegian. Horrelako egitasmoekin herritarrak kultur azpiegitura beste modu batean erabiltzera animatu nahi dituzte.
Labore Oarsok webgune berria jarri du martxan, ‘laborezainen’ komunikazio tresna izan dadin. Elikagai Eskegiak-en edo merkatu azterketen berri eman nahi dute, beste hainbat proiekturen artean.
Hirugarren Bollurriko egunetako bat Lakaxita gaztetxean egingo da, bihar. Orain arte egindako guztietan herri bakoitzeko errealitatera egokitutako egitarauak osatu dituzte.
Biharko egunez Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren hogeigarren urteurrena ospatuko dute Hondarribiko Parrokian.
Patxi Larralde txistulariarekin eta Baztandarrak dantza eskolako kideekin eskainiko duten saioa izango da.
Bi zutabe aterako dira, bata Ficobatik eta bestea Hendaiako tren geltokitik, 18:30ean. Zubietako batean egingo dute topo.
Irungo Udal Euskaltegian jaso behar dira, datorren astetik aurrera.
Karrika nagusiaren ingurua oinezkoentzat izateko lanak egiten ari dira eta bertan bizi direnek soilik ahalko dute aparkatu.
Gaur goizean, garbitzaileen eta enpresaren arteko hamargarren bilera gauzatu da. Haren aurretik hiru alderdiak udaletxean bildu dira. Udal Gobernu taldeak, "zezena adarretatik heldu eta bete" egin du.